Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 15

Udalak Kultur Etxeko gela bat prestatuko du udako arratsaldeetan ikasteko

Liburutegiko ordutegia udarako murrizten denez, gela berri hori ekainaren 20tik aurrera erabili ahal izanen da

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak Frai Diego Kultur Etxeko gela bat prestatuko du datorren astelehenetik aurrera ikasi ahal izateko ekainaren 20tik aurrera. Liburutegi Publikoan udako ordutegia hastearekin batera, arratsaldez itxiko baita, hau da, gaurtik aurrera (ekainak 15) eta irailaren 14ra arte.

Zerbitzuaren erabiltzaileek eskatuta, Kultura Arloak Kultur Etxeko azken solairuan dagoen Minerva Aretoa irekitzearen aldeko apustua egin du, ordutegi honekin: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:30era. Uda bukaerara arte irekiko da, abuztuko lehen hamabostaldian izan ezik, Kultur Etxea herriko jaietan ixten baita.

Hasierako asmoa zen gaurtik aurrera ikasteko gune gisa irekitzea, baina ez da posible izan, bat baitator une honetan hiriko gune horretan ‘La voz del sol’ filma errodatzen ari dela eta Kultur Etxea ere erabiltzen ari dela.

Ez da lehenengo aldia areto hau liburutegiaren alternatiba moduan gaitzen dena, nahiz eta edukiera mugatua duen, gehienez ere 20 pertsona.

 

NOTICIAS RELACIONADAS