Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko urtarrilak 28

Udalak ia 150 metro linealeko bi gune jarriko ditu grafitiak margotzeko eta sormena sustatzeko

Baimena eskatu beharko da, eskabide bidez, eta baldintza bakarra da horma iraingarriak ez izatea

Foto noticia

NORMATIVA: GRAFITI ZONES NORMATIVA

Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Batzordeak argi berdea eman dio ekimen bati, dagoeneko gauzatu dena Zaragoza bezalako hirietan, eta ia 150 metro linealeko bi espazio gaitzeko aukera ematen du, herritarrek artistikoki adierazteko horma-irudiak edo grafitiak eginez.

Espazio horietako bat 75 metro inguruko hormigoizko horma da, U moduko bat eratzen duena Puy eta Nabarreria kaleen artean. Jabeek horretarako baimena eman dute. Bestea, 68 metro inguru dituena, Udalarena da eta Bell-Viste kalean dago, Jurramendiko Mankomunitatearen egoitzaren aurrean.

Asmoa da baimenak arin ematea. Horretarako, baimena eskatu beharko da eskabide bidez, datu pertsonalak, adierazi nahi den ideia eta eskatzen den espazioa metrotan adierazita. Eskatzen den baldintza bakarra horma-irudiak izatea da, “gizartearentzat iraingarriak ez direnak”, adierazi du Jorge Crespo zinegotziak; bestela, ez da baimenik emanen eta dagokion zehapenarekin ezabatuko dira, egiten badira.

Horma-irudiak gutxienez 4 hilabetez egonen direla bermatzen da. Eskari handia badago, aldatu eginen dira, baina bestela, denbora gehiago egonen dira.

ÁREAS INCLUIDAS

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS