Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 17

Udalak 100.000 euro erabiliko ditu hiriko 160 saltokitan baino gehiagotan deskontu-bonuen bi kanpaina berri egiteko

Astelehenean hasiko da lehen kanpaina, azaroaren 15era arte luzatuko dena, eta gero beste bat egonen da Gabonetan. www.bonosestella-lizarra.com webgunean edo Merkatarien Elkartearen bulegoan eskuratzen dira bonoak.

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu deskontu-bonuen bi kanpaina berri egiteko. Kanpaina horiek hiriko 160 saltokitan baino gehiagotan trukatu ahal izanen dira. Astelehenean hasiko da lehen kanpaina, azaroaren 15era arte, eta, gero, beste bat egonen da Gabonetan. Guztira, 44.000 euro erabiliko dira kanpaina bakoitzerako, eta beste 12.000 sustapen gastuetarako, web plataformarako eta abarretarako.

www.bonosestella-lizarra.com webgunean edo Merkatarien Elkartearen bulegoan eskuratzen dira bonoak. Kanpaina gaur aurkeztu dute Pablo Ezkurra Ekonomia eta Enpresa Garapeneko zinegotziak, José Flamarique elkarteko lehendakariak eta Loreto San Martín kudeatzaileak.

Consulta todos los detalles de la campaña aquí: CAMPAÑA EXTRA BONOS OTOÑO

 

NOTICIAS RELACIONADAS