2022ko urriak 6

Udalak salatu ditu Foruzaingoaren aurrean interes kulturaleko ondasuna deklaratua den Gaztelu Nagusian agertu diren pintada bandalikoak

Se han visto afectadas tanto la Torre Mayor como la bodega

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak salaketa bat aurkeztu du Foruzaingoaren aurrean, Gaztelu Nagusiko hondakinetan grafitiak agertu direla ikusi ondoren. Interes kulturaleko ondasun deklaratuta dago. Zehazki, Dorre Nagusian eta gazteluko sotoan pintadak agertu dira.

Dirudienez ekintza bandalikoen ardura duen pertsonak edo pertsonek abuztuaren bigarren erdian egin zutela, eta Foruzaingoak dagoeneko hasi du dagokion ikerketa.

Udala, Estellerriko Ikerketa-gunearen (CETE-LI) laguntzarekin, Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuarekin harremanetan jarri da pintada horiek kentzeko egin beharreko urratsei buruz aholku jasotzeko.

Salaketa aurkeztu ondoren, kalteen balorazioa egin eta horiek ezabatzeko aurrekontua zehaztu behar da. Txosten hori, jarduketa proposamenarekin batera, Ondare Historikoaren Zerbitzura igorriko da, eta horrek lanei oniritzia eman beharko die.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba