Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko otsailak 22

Estella-Lizarrako Udalak Klimaren aldeko Hiri Ituna sustatu du. Ostegunean aurkeztuko du, Joaquín Araujo naturalista ezaguna bertan dela

Estella-Lizarrako Udala, Landa Garapeneko eta Ingurumen Arloaren bitartez, Klimaren aldeko Hiri Ituna bultzatzen ari da. Itun hori datorren ostegunean, otsailaren 24an, aurkeztuko da, Joaquín Araujo pentsalari eta naturalista ezaguna bertan dela.

Erakundeak —erakunde, enpresa, elkarte eta, jakina, herritar guztiak inplikatu nahi ditu ekimen honetan, beren esperientzia eta konpromisoa aurkez dezaten— hiri bizigarriagoa lortzeko lan egin nahi du, betiere klima zaintzeko beharra eta etorkizuneko belaunaldientzat geratuko den ondarea kontuan hartuko dituen garapen-ereduarekin.

Aurkezpena 12:30ean izanen da, udaletxeko bilkura aretoan, eta Koldo Leoz alkateak eta Joaquín Araujo berak eginen dute. Ondoren, landaketa sinbolikoa eginen da Los Llanos parkean.

Amaitzeko, 19:00etan, Araujok berak hitzaldia emanen du Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte aretoan, herritar guztiei irekia, ‘Estella-Lizarra, klimaren eta jasangarritasunaren kultura baterantz’ izenburupean.

NOTICIAS RELACIONADAS