Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko uztailak 10

Estella-Lizarrako Udalak egoitza elektronikoa ezarri du

Herritarrei hainbat izapide ´on line´ egiteko aukera emanen die

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak Egoitza Elektronikoa ezarri berri du, herritarrei prozedura eta zerbitzu publikoetarako sarbidea eta tramitazioa errazteko. Tokiko administrazioaren funtzionamendua modernizatzea eta hobetzea ekarriko du, baliabideak optimizatuz eta prozesuak arinduz.

Egoitza Elektronikoak barne-prozedurei eragiten die, baina baita herritarrei ere, eta hainbat izapide egiteko joan-etorriak saihesten ditu.

Erabiltzaileak iragarkiak eta aktak kontsultatu ahal izanen ditu udal oholean, elektronikoki jakinarazi, bere espedienteak kontsultatu, Udalari erregistroak bidali eta kontsultatu, dokumentu elektronikoak egiaztatu, kontratatzailearen profila eta faktura elektronikoak ikusi edo erakundearen Iradokizunen Postontzira mezuak bidali.

Hori guztia, legezko arautegiarekin batera, honakoa ezartzen baitu: data eta ordu ofizialaren argitalpena, egun baliogabeak, zigilu elektronikoen zerrenda, legezko jabetza eta datu pertsonalen tratamendua, etab.

Helbidea da: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com eta erakundearen web-gunetik ere sar daiteke, www.estella-lizarra.com Udalaren zuzeneko sarbidea ikonoaren bidez.

NOTICIAS RELACIONADAS