Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 8

Estella-Lizarrako Udalak LGTBIQ+ dibertsitatearen diagnostikoa eskatu du hirian

Kolektiboaren beharrak eta dagoen sentsibilitatea ezagutu nahi dituzte, jarduera-plan bat egin aurretik

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak Harro aholkularitza espezializatuari eskatu dio hirian LGTBIQ+ dibertsitatearen diagnostikoa egiteko, jarduera-plana egin aurretik. Hilabeteko epean prest egotea espero da.

Gazteria eta Elkartasun Arloaren ekimena gaur goizean aurkeztu dute Jorge Crespo zinegotziak, Carlos Montoyak (Aholkularitza Harro) eta Xabier Celayak (Lizarrako bizilaguna). Crespok adierazi du Udalak ez dituela onartzen behin eta berriz kolektiboko pertsonek jasandako erasoak, eta azaldu du jarduera horren bidez “gizarte bat lortu nahi dugula, non bakoitzak nahi bezala bizi ahal izanen baitu, berdintasunarekin, tolerantziarekin, errespetuarekin eta askatasunarekin konprometitutako gizartea”.

Diagnostikoan 50 inkesta baino gehiago eginen dira pertsonen, taldeen, elkarteen edo entitate publikoen artean, baita telefono deiak eta bisita presentzial batzuk ere. “Horrek lagunduko digu hemen bizi diren LGTBIQ+ pertsonen egungo egoera ulertzen, dituzten beharrak ikusita tenperatura neurtzen, dagoen sentsibilizazioa, etab.”, esan du Montoyak, eta gogorarazi du gertatzen diren eraso guztien %9 baino ez direla salatzen.

Bestalde, Celayak urte asko eman ditu Lizarratik urrun, eta aitortu du duela hilabete batzuk itzuli zenean hobekuntza nabarmena nabaritu zuela kolektiboarekiko sentsibilizazioan, nahiz eta “urte eta erdian nik neuk bi ezbehar izan ditudan”. “Eta gazteek duela 20 edo 30 urte genituen behar berberak izaten jarraitzen dute, horregatik nago oso pozik Udalak ematen duen urrats honekin”.

Proiektu honetarako 15.000 euro inguru erabiliko dira, diagnostikoa, txosten teknikoa, udal aholkularitza eta urte bukaera arte egin beharreko jarduerak barne.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS