Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko uztailak 28

Estella-Lizarrako Udalak 80.000 euro zuzenduko ditu hiriko kirol klub ez profesionalak eta aisialdikoak laguntzeko

Dokumentazio guztia aurkezteko epea abuztuaren 14an bukatuko da

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak dagoeneko ireki du hirian dauden kirol klub ez-profesionalei eta aisialdikoei laguntzak emateko deialdia. Laguntzak joan den hilean amaitu zen denboraldiari dagozkio (2021eko ekainaren 15etik 2022ko ekainaren 15era), eta oraingo honetan 80.000 euro dira: 75.000 klub ez-profesionalentzat eta 5.000 aisiako kirol klubentzat.

Dokumentazio guztia aurkezteko epea abuztuaren 14an bukatuko da. Oinarriak Udalaren web orrian, Gaurkotasuna/Dirulaguntzak eta Laguntzak atalean edo esteka honetan kontsulta daitezke: http://www.estella-lizarra.com/actualidad/subvenciones-y-ayudas/

NOTICIAS RELACIONADAS