Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko urriak 4

Estella-Lizarrako Udalak 80.000 euro erabiliko ditu merkataritzan bi bonu kanpaina egiteko

Bazkide ez diren establezimenduek urriaren 10a baino lehen eman behar dute izena

Estella-Lizarrako Udaleko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak 80.000 euro erabiliko ditu urrian eta Gabonetako kanpainan saltokietan eginen diren bi bonu-kanpainatarako.

Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteko kide ez diren establezimenduek urriaren 10a baino lehen eman behar dute izena, eta desarrollo.local@estella-lizarra.com helbidera mezu bat bidali. Saltokiaren izena, arduradunaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa jarri beharko dira.

Beraz, kanpaina bakoitzerako 40.000 euro erabiliko dira, web plataformaren gastuak eta dagokion publizitatea kenduta.

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS