Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 27

Udalak bilera baterako deia egin du Lizarra auzoko bizilagunekin, frontoia eta ingurua birmoldatzeko proposamena azaltzeko, talde erredaktorearekin batera

Ostiral honetan, irailaren 30ean, 18:00etan, lehenbizi Gazteriaren Etxean eta, ondoren, frontoia in situ bisitatuko da

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak herritar guztiei, eta bereziki Lizarra auzoko bizilagunei, dei egin die datorren ostiralean, irailaren 30ean, 18:00etan, frontoia eta haren hiri-ingurunea birmoldatzeko proposamenaren xehetasunak azaltzeko, talde erredaktorearekin batera.

Hitzordua 18:00etan da, María de Vicuña Gazteriaren Etxeko beheko solairuan. Han, Gasteizko Unida Proyectos ideia-lehiaketaren irabazle den azterlanaren arduradunek emanen dituzte proposamenari buruzko xehetasunak. Ondoren, pilotalekua bisitatuko da azalpenak ematen jarraitzeko, eta txanda bat egonen da planteatzen diren galderei erantzuteko eta ekarpen gehiago jasotzeko.

Eguerdian, talde erredaktoreak ere parte hartuko du Hiri Plangintzako Batzordean, talde politiko guztiekin proiektuari ekiteko.

NOTICIAS RELACIONADAS