Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 12

Gabonetako erakusleihoen lehiaketako sariak handitu ditu Udalak. Abenduaren 3rako apainduta egon beharko dute

Izena azaroaren 26a arte eman behar da

Foto noticia

Lizarrako Udalak %66 gehitu ditu aurten Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako sariak, 600 eurotik 1.000 eurora erosketetan, hiriko establezimenduen inplikazioa sustatzeko eta herriko merkataritzan kontsumoa sustatzeko.

Estella-Lizarrako Udalak %66 henditu ditu aurten Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako sariak, 600 eurotik 1.000 eurora erosketetan, hiriko establezimenduen inplikazioa sustatzeko eta herriko merkataritzan kontsumoa sustatzeko.

Era berean, epeak aurreratu dira, erakusleihoak San Andres Ferietarako distira handia izan dezaten, bisitari asko iristea espero baita. Horrela, dena prest edukitzeko azken eguna abenduaren 3a izanen da.

Parte hartu nahi duten establezimenduek izena eman behar dute honako helbide honetara mezu bat bidalita: desarrollo.local@estella-lizarra.com. Epea azaroaren 15ean (astelehena) hasi eta 26an (ostirala) bukatuko da, 14:00etan. Datuak erantsi beharko dituzte: arduradunaren izena, establezimenduaren eta sektorearen izena, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.

Aurtengo sariak 500 eurokoak izanen dira lehen sailkatuarentzat, 300 eurokoak bigarrenarentzat eta 200 eurokoak hirugarrenarentzat. Azken honetarako bozketa herrikoia eginen da Udalaren web orrian, abenduaren 10etik 19ra. Sariak erosketetan trukatzen ahalko dira lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetan. Sari emanaldia abenduaren 23an izanen da.

Iaz 37 establezimenduk hartu zuten parte Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak antolatzen duen lehiaketa honetan.

BASES DEL CONCURSO DE ESCAPARATES DE NAVIDAD

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS