Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko martxoak 30

Udalak, Indurain Sari Nagusiarekin bat, tratamendu irristagaitza aplikatuko du hiriko zenbait tokitan

Hurrengo hilabeteetan jarraipena eginen da, eraginkorra den baloratzeko eta, horrela, gune gehiagotan erabiltzeko

Foto noticia

Larunbat honetan Miguel Indurain Sari Nagusia hirian egitearekin batera, Estella-Lizarrako Udaleko Zerbitzu Arloak tratamendu irristagaitza eman zion atzo, asteartean, hiriko zenbait tokitan, haren funtzionamendua aztertzeko, etorkizunean eremu gehiagotan aplikatu ahal izateko.

Zehazki, Arkijas kalean aplikatu da, lasterketa igarotzen den bidean, baita Nabarreria eta Zapateria kaleetako zati batean ere, Alde Zaharrean, non marmolak batzuetan irristadak eragin baititu, bere ezaugarriak direla eta.

Hilabeteak igaro ahala tratamenduak duen bilakaeraren arabera erabakiko da kale gehiagotan aplikatzen den.

 

NOTICIAS RELACIONADAS