Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko azaroak 16

Udalak elementu gehiago jarriko ditu Gabonetako argietan Foruen plazan, San Andres kalean eta San Migel auzoan

Besteak beste, 22 arku txiki pertsonalizatu erosi dira Lizarrarako, zortzi puntako izarrarekin. Urte hauetan egindako erosketekin, Sorkunde Garbia pasealekuko eta San Andres kaleko 15 arku handiak besterik ez da alokatu behar.

Foto noticia

E

Estella-Lizarrako Udalak aurten ere areagotu egin du Gabonetako argiztapenaren aldeko apustua, azaroaren 30etik aurrera hiria apaintzeko elementu berriekin. 2021ean inbertsio handia egin ondoren, aurten ere Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak beste 60.000 euro + BEZa bideratu ditu; beraz, ia elementu guztiak Udalaren jabetzakoak dira eta, beraz, alokairuetan aurreztuko da.

Argiak, ohi bezala, San Andres egunean piztuko dira, 18:00etan, eta urtarrilaren 6ra arte egonen dira piztuta. Astean 18:00etatik 22:00ak arte piztuko dira, eta asteburuetan 18:00etatik 23:00ak arte. Egun bereziak (abenduaren 3, 24, 25 eta 31 eta urtarrilaren 1, 5 eta 6), 18:00etatik goizaldeko 1:00ak arte. Ordubete murriztu da, Espainiako Gobernuak abuztuan eman zituen energia-eraginkortasuneko neurrien arabera.

ELEMENTU BERRIAK

Foruen plazarako elementu berriak erosi dira San Juan elizaren fatxada apaintzeko, errezelak eta urre-koloreko elementuak, aingeruen bi irudi handi eta haien tronpetak konbinatuz. Plazan ere lau gerezi artifizial argidun jarriko dira, eta zuhaitzak argiztatuko dira. Era berean, kioskoan ur-jauziko argiak jarriko dira, baita gortina berriak ere.

San Andres kalean, berriz, aurreko urtean kale honetarako eta Koroatze plazarako lehen fasea erosi ondoren, beste farolen argiztapena osatu da.

Bestalde, 22 arku txiki erosi dira, zentro izenarekin ezagutzen direnak, kale estuenetan jartzeko: kale Nagusia, Fray Wenceslao Oñatikoa, Comercio, Caldereria, Izarra, Rua, Nafarroa Beherea, Gustavo de Maeztu, Ruiz de Alda eta Espoz y Mina San Miguel auzoan. Gauza berria da hirirako egin den motibo pertsonalizatua dela, zehazki Lizarrako zortzi puntetako izarra. Orain arte 17 arku alokatzen ziren kale horietarako, eta orain 5 gehiago dira, 22 arte, eta jabetzan.

Beste berrikuntza bat da argiak San Migel elizaraino ere iritsiko direla, eskalinata argitzeko.

Sorkunde Garbiaren pasealekuan eta San Andres kalean banatzen diren 15 arku handienak Eguberri hauetan alokatuko dira, nahiz eta hurrengo ekitaldietan elementuak erostea aurreikusten den, argi guztia jabetzan izateko.

2021ean, IZEIA ETA IBILTZEKO BOLA

Gogoratuko denez, 2021ean Koroatze plazarako 10 metroko izeia erosi zen, baita Santiago plazarako barruan ibiltzeko moduko bola ere, plaza horretako zuhaitzetarako girlandak eta San Andres eta Koroatze kale-argietarako motiboak. Elementu horiek guztiek harrera ona izan zuten.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS