Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 3

Udalak bideo kamerak erosiko ditu merkataritza gunerako eta Alde Zaharrerako sarbideak kontrolatzeko

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Gobernu Batzarrean, bideo-kamerak erostea onartu du, sarbideak kontrolatzeko, bai SKE (Sarbide Kontrolatuko Eremua, Alde Zaharrari eta Monumentu Auzoari dagokiena), bai AME (Aparkatze Mugatuko Eremua, zentroko merkataritza-guneari dagokiona) izeneko eremuetan.

Gogoratuko denez, AMEen kamerak jarri zirenean, enpresa espezializatu bati alokatu zitzaizkion. Orain, aparkatzea arautzen duen sistemarekin pozik, kamerak jabetzan erostea erabaki da. Halaber, ekipamendua eman ondoren, SKEko sarbidea kamerekin erregulatzen hasiko da.

Lizitazioaren aurrekontua 166.187,04 eurokoa da, gehi BEZa. Proposamenak ekainaren 18ra arte aurkez daitezke. Informazio guztia, hemen:

https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=220603101823688BC59B

NOTICIAS RELACIONADAS