Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 27

Udalak parte hartzeko prozesu bat ireki du Oncinedako kirol eremuko Plan Berezia prestatzeko

Informazio saio bat antolatu da azaroaren 8an, astelehena, izena eman ondoren

Estella-Lizarrako Udalak parte hartzeko prozesua hasi du Oncinedako kirol eremuko plan berezia prestatzeko, Hirigintzako Udal Planak eremu hori garatzeko ezartzen duen moduan. Prozesu horren bidez, lantalde teknikoaren proposamenaren berri eman nahi da modu dibulgatiboan, horrela herritarrak prozesu horren tramitazioan sartuz. Horretarako guztietarako, informazio-saio bat antolatu da.

Azaroaren 8an izanen da, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkuren aretoan, eta Luis Turiel arkitektoak emanen ditu xehetasun guztiak, planeamendu proposamena berak idatzi baitu. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da webestella@estella-lizarra.com helbidean.

Informazio gehiago, Udalaren webgunean, Taula-Gaurkotasuna atalean edo esteka honetan: https://bit.ly/3CtjiVm

NOTICIAS RELACIONADAS