Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko apirilak 26

Gazteria eta Elkartasun Arloak Safikak-ekin lankidetzan dihardu gaur ospatzen den Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguneko programan

Gaur, apirilaren 26an, Ikusgarritasun Lesbikoaren Eguna ospatzen da, eta, ospakizuna dela eta, Udaleko Gazteria eta Elkartasun Arloak Safikak taldearekin lankidetzan dihardu larunbat honetarako, urriaren 30erako, hirian eginen diren ekitaldietako batzuetan.

Zehazki, 18:00etan, Txoko Feministan Garazi San Martinekin izanen den bakarrizketarekin: ‘Corazón, por rima con melón’. Halaber, goizean, 12:00etan, kontzentrazioa eginen da Nafarroa Behereko kalean, eta geroago, poteoa.

“Arlotik datorren 28Jrako motorrak abiarazten ditugu, eta Safikak elkarteari eskertu eta lagundu egiten diogu ikusgarritasun lesbiko lan horretan. Gainera, guztiok animatzen ditugu errespetua oinarri izanen duen eta pertsona bakoitzak askatasunez sentitu  ahal izanen duen gizarte bat lortzen laguntzera”, dio Gazteria zinegotzi Jorge Crespok.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS