Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko martxoak 18

Berdintasun Arloak laguntza psikologiko espezializatua eskaintzen die errefuxiatuei

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak laguntza psikologiko espezializatuko baliabidea eskaintzen die Ukrainatik ihesi hirira iristen ari diren errefuxiatuei, bereziki emakumeei eta haurrei. Gainera, itzulpen-zerbitzua du, Gurutze Gorriaren tokiko ordezkaritzaren lankidetzari esker.

Tere Saez berdintasun-teknikariak adierazi duenez, “egoera horretan, asko dira beharrezko baliabide integralak, eta hau, traumatismo osteko laguntza psikologikoa, dituen aldaera guztiekin, beste baliabide bat ere izan daiteke”. Izan ere, honela dio: “genero-ikuspegia gerraren ondorioen aurrean garrantzitsua da”.

Interesdunek harremanetan jar daitezke Alorrean bertan edo 948 548237 telefonoan.

NOTICIAS RELACIONADAS