Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko ekainak 11

Oncineda udal aterpetxea ikasteko erabiltzen ahalko da uda honetan

Udalak ordezkatu nahi du Covid-19k liburutegian eragin duen aforoen murrizketa, eta udako ordutegia ere zabaldu nahi du beste urte batzuekiko. Astelehenetik larunbatera erabil ahalko da, 9:00etatik 20:00etara, ekainaren 17tik aurrera (osteguna).

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Oncineda Udal Aterpetxea kudeatzen duen enpresarekin lankidetzan, herritarrei udan eremu horretako ikasgeletan ikasteko guneak izateko aukera eskainiko die datorren ostegunetik aurrera (ekainak 17).

Kultura eta Hezkuntza arloek abian jarri dute eskaintza hau, Liburutegi Publikoan edukiera murriztearen ondorioz hiriko ikasleen artean sortutako eskariari erantzuteko, Covid-19 delakoa dela medio osasun-agintariek jarritako murrizketen ondorioz. Izan ere, edukiera murriztearen ondorioz, batzuetan ez dago leku nahikorik instalazioa erabili behar duten pertsona guztientzat.

Era berean, beste urte batzuetako udako ordutegiei dagokienez, oso zabaltze garrantzitsua da; izan ere, aterpetxea zabalik egonen da astelehenetik larunbatera 9:00etatik 20:00etara, eta Liburutegia, udan, goizez bakarrik irekitzen da. Zehazki, aurten, ekainaren 15etik irailaren 14ra, 8:30etik 14:30era irekiko da. Gune berriak, gainera, WiFi sarerako sarbidea eskaintzen du.

Aterpetxea proba gisa irekiko da eta zerbitzuaren erabileraren arabera jarraituko du.

Horrela, Oncineda Institutua zeneko gelak ikasleentzako ikasketa-gune bihurtuko dira berriro, eta Udalak aspalditik hirian dagoen eskaerari erantzuten dio.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS