Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko ekainak 4

Ekainaren 4ko osoko bilkuran hartutako erabakiak

Foto noticia

Ekainaren ohiko udalbatza eguerdi honetan burutu da (13.00etan), berriz ere telematikoki eta Udalaren YouTube Kanalaren bitartez emana. Bilkuraren hasieran EH Bildu taldeko Txemi Perez de Eulate Bermejok zinegotzi berriaren kargua hartu du, Uxua Domblas Ibañez ordezkatuz. Landa Garapena eta Ingurumen Batzordeburua izanen da. Navarra Sumaren zinegotziek ez dute parte hartu.

Erabakiak:

Osoko bilkuraren bideoa: https://youtu.be/rLftaW2IhsY

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

1.- 2020ko maiatzaren 7ko ohiko osoko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

AHO BATEZ ERABAKI DA

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen Ebazpenak eta Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

JAKINAREN GAINEAN

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

3.- Aldatzea, bidezkoa bada, Kontratazio Mahaiaren osaera, baldintza-pleguan aurreikusita dagoena, enkantearen bidezko prozedura irekiaren bidez, Estella-Lizarrako San Frantzisko Xabierkoa kaleko – Koroatze plazako zorupeko 3. Solairuan dauden 87 aparkaleku plazak besterentzeko.

AHO BATEZ ERABAKI DA

4.- Aldatzea, bidezkoa bada, Kontratazio Mahaiaren osaera, baldintza-pleguan aurreikusita dagoena, Estella-Lizarrako Los Llanos Parkean kokaturik dagoen “Chiringito La Hormiga”ren errentamendu-kontratua esleitzeko taberna moduan ustiatzeko.

AHO BATEZ ERABAKI DA

5.- Onestea, bidezkoa bada, txostenaren hasiera Estella-Lizarrako Hiri-lurreko Ondasunen Katastroko 3. Poligonoko 1058 lurzatia soberan deklaratzeko, Estella-Lizarrako Donostiako Etorbidean 2-C kokaturik dagoena, eta udal titulartasuna duena, geroago besterentzeko.

AHO BATEZ ERABAKI DA

6.- Berrestea, bidezkoa bada, 202/2020 Alkatetza Ebazpena, 2020ko maiatzaren 15ekoa, horretan 5. Aurrekontu aldaketa onesten baitzen, Kreditu gehigarria, 231 gastuen programan, COVID-19ren pandemiaren ondorioei aurre egiteko.

AHO BATEZ ERABAKI DA

7.- Hasiera batez onestea, bidezkoa bada, 7. Aurrekontu aldaketa 2020rako indarrean dagoen aurrekontuan, ezohizko kredituaren bidez eta kreditu gehigarrien bidez, gastu orokorretarako diruzaintzaren soberakinarekin finantzatuta.

AHO BATEZ ERABAKI DA

8.- Dagokion akordioa hartzea gai honen ingurua: Estella-Lizarrako Udalaren agerpena eta bertaratzea kasazio-errekurtsoaren autoetan Auzitegi Gorenaren aurrean, JOSÉ MARIA GIL ARANA, MARÍA PILAR NÚÑEZ VIDAURRE eta AGUSTÍN AIZPURUA IMAZ JAUN-ANDREAK jarritakoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2019ko abenduaren 19an emandako epaiaren aurka, 415/2019 apelazio-errekurtsoaren autoetan emandakoa, hitzarmenak ofizioz berrikusteko espedienteari buruzkoa –eta, hala bada, ondorengo eranskinetan- Estella-Lizarrako Udalak Estella-Lizarrako Katastroko 4. Poligonoko 103, 191, 406, 408, 409, 410 eta 411 katastro-lurzatien jabeekin sinatutakoak, Oncinedako alderdian, Estella-Lizarrako Kirol Hiria egiteko.

AHO BATEZ ERABAKI DA

9.- Onestea, bidezkoa bada, Estella-Lizarrako Gazteriaren II. Plana

AHO BATEZ ERABAKI DA

MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK

10.- Izaera ez erabakigarria duten presako mozioak, halakorik bada.

  • Arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia gaitzesteko mozioa

ONETSITA BAINA EZ AHO BATEZ ( puntuka bozkatu da).

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS