Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko irailak 25

Ega ibaia garbitzeko urteroko jardunaldia datorren udaberrira arte atzeratuko da, egungo egoera dela eta

Iaz 630 kilo zabor inguru bildu ziren

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Landa Garapena eta Ingurumena Batzordeak erabaki du, pandemiaren bilakaeraren erantzukizuna dela eta, hurrengo udaberrira arte atzeratzea Ega ibaia garbitzeko eguna. Azken urteotan, hiriko hainbat talderekin elkarlanean antolatu zen, eta dozenaka herritar elkartzen ziren urtero.

Oraingoan, batez ere erantzukizuna eta prebentzioa lehenetsi behar direla ulertu da, eta 2021eko udaberrian ingurumen-ekintza horri berriro ekiteko erabakia hartu da, egoerak aukera ematen badu. Iazko edizioan 630 kilo zabor inguru bildu ziren ibaiaren hiri tartean, eta adin guztietako 70 pertsonak parte hartu zuten.

NOTICIAS RELACIONADAS