Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko apirilaren 06an

Bi emakume aurretik hautatu dituzte Lizarran, “Gira Mujeres” ekimeneko prestakuntza proiekturako. Berdintasun Arloak ere parte hartzen du proiektu horretan

Lizarrako bi emakume aurretik hautatu dituzte datorren asteetan Estatuko ‘Gira Mujeres Coca Cola’ ekimeneko prestakuntza proiektuan parte hartzeko. Bosgarren edizioa bete du, eta Udaleko Berdintasun Arloak ere proiektu horretan parte hartzen du.

Proiektu hau, “Quiero emprender” modalitatean, oso aurreratuta ez dauden negozio-ideiak dituzten edo landa-eremuetan biztanleria finkatzeko lan-irteera gisa ekintzailetza planteatzen duten emakumeei zuzenduta dago, eta 18 ordu arteko doako prestakuntza du, ekintzailetza sozialaren giltzarrietan sakontzen eta beren proiektua garatzen laguntzeko. Nafarroan, gehienez ere 15 emakume hautatuko dira aurretik, eta, ondoren, Estatuan aurkeztutako proiektu guztietatik, lau hautatuko dira, bakoitzak 5.000 euroko zuzkidura ekonomikoa izanen dutenak, bere ekimena bultzatzeko.

Apirilaren 13an hasi eta maiatzaren 25ean amaituko da trebakuntza, AlmaNatura Fundazioaren koordinaziopean.

 

NOTICIAS RELACIONADAS