Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko abenduaren 02an

Domingo Llauró Campos hiriko adopziozko seme izendatzea erabaki du Estella-Lizarrak

Kontsultatu gaurko osoko bilkura arruntean (abenduaren 2a) hartutako erabakiak

Foto noticia

Bideoa: https://youtu.be/1WJQYsPlEPM


Estella-Lizarrako Udalak ohiko osoko bilkura egin du eguerdian, telematikoki eta zuzenean eman du Udalaren YouTubeko Kanalaren bidez. Besteak beste, Domingo Llauró Campos izendatzea erabaki da, hiriko adopziozko seme izateko.

Hauek dira osoko bilkuran hartutako erabakiak:

GAI-ZERRENDA

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

1.- 2020ko urriaren 29ko ezohikoa, azaroaren 5eko ohikoa eta azaroaren 20ko ezohiko osoko bilkuren aktak irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

ONETSITA

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen Ebazpenak eta Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

ONETSITA

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

3.- Bidezko erabaki hartu Domingo Llauró Campos Estella-Lizarrako adopziozko semea izendatzeari buruzkoa.

 ONETSITA

 4.- Berrestea, bidezkoa bada, 2020ko azaroaren 6ko 59-U/2020 Alkatetzaren Ebazpena, Logroño kaleko, 2 eraikinean igogailua jartzeko Plan Berezia behin betiko onartzeari buruz Lizarrako Udalak 2020ko otsailaren 6an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka Barbara Val Gutiérrezek jarritako 20-00617 gora jotzeko errekurtsoari buruzkoa.

ONETSITA

 5.- Bidezko erabaki hartu, KIROLZER SLren eskaerari buruzkoa. “TIERRA ESTELLA-LIZARRERRIA UDAL KIROLDEGIAREN ETA AGUA SALADA UDAL IGERILEKUEN KUDEAKETA ERRENTAMENDU BIDEZ” izeneko administrazio-kontratua gauzatzen hasteko epea luzatzeko.

ONETSITA

MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK

 –EH Bildu Udal Talde Politikoak aurkezturiko mozioa. Mendebaldeko Saharako egoeraren aurrean adierazpen proposamena.

ONETSITA. BAI 10 (EH BILDU, GEROA BAI, PSN, JORGE CRESPO Y MAGDALENA HERNÁNDEZ). ABSTENTZIOA 7 (NAVARRA SUMA)

-EH Bildu, Geroa Bai eta atxiki gabeko bi zinegotziek aurkeztutako mozioa, Euskararen Nazioarteko Egunari buruz.

ONETSITA. BAI 10 (EH BILDU, GEROA BAI, PSN, JORGE CRESPO Y MAGDALENA HERNÁNDEZ). ABSTENTZIOA 7 (NAVARRA SUMA)

-Navarra Sumak aurkeztutako mozioa, Nafarroaren Egunari buruz.

ONETSITA. BAI 8 (NAVARRA SUMA Y PSN), EZ 7 (EH BILDU Y GEROA BAI), Y ABSTENTZIOA 2 (JORGE CRESPO Y MAGDALENA HERNÁNDEZ)

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS