Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko apirilak 20

Hamabi kirolarik 2020-2021 Kirolaren Izar Saria irabazteko aukera dute. Datorren asteazkenean, apirilak 27, emanen da

Estellerriko Kirolaren Festa Los Llanos Kulturagunean eginen da, 18:30ean, eta beste bi sari berezi egonen dira Balbino Lana eta Roberto Lezaunentzat

Foto noticia

Hamabi kirolarik 2020-2021 Kirolaren Izar Saria irabazteko aukera dute. Datorren asteazkenean, apirilak 27, emanen da Estellerriko Kirolaren Festan (18:30ean, Los Llanos Kulturagunean). Lehen aldiz, eta 2020an ez zenez ia kirol-jarduerarik izan pandemiaren ondorioz, festak, batera, kirolarien merezimenduak onartuko ditu, 2020 eta 2021 urteak kontuan hartuta.

Horrela azaldu dute gaur goizeko aurkezpenean Estella-Lizarrako alkate eta Kirol eta Jarduera Fisikoaren Batzordeko lehendakari Koldo Leozek, Javier Riezuk (Joyería Relojeria Riezu), Marta Puentek eta Alberto Araiz kazetariak, horiek guztiak batzorde antolatzaileko ordezkariak. Guztiek nabarmendu dute gala berriro ere normaltasunez egiten dela, eta Leozek eskertu nahi izan du batzordearen lan nekaezina, batez ere pandemian.

Hauek dira kirolari izendatuak: Edurne Izcue Ros (txirrindularitza); Raúl López Martín (kulturismoa); Encarna Garrido Lázaro (arku-tiroa); Amaia Torralba Ezkurdia (Bádminton); Benito Ros Charral (Trial Bizikleta); Mikel Zabala Diaz (ziklismoa); David Villanueva Dominguez (arrantza); Ander Valentin Lasheras (moto-krosa); Mariola Urabayen Martinez (Triatloia); Nerea Izcue Dominguez (atletismoa); Erik Zabala Pastor (automobilismoa); eta Julen Amezqueta Moreno (txirrindularitza). Saria ematen denean jakingo da nor den irabazlea.

BESTE BI AINTZATESPEN

Halaber, galan bi sari berezi emanen dira, edizio bakoitzean bezala, modu batera edo bestera bizitza osoan kirolari lotuta egon diren bi pertsonarentzat. Bizitza baten izarra saria Roberto Lezaun Zubiriarentzat izanen da, eta kirolzale kementsua saria Balbino Lana Martínezentzat.

Pole Sport Estella Akademiak, Andres Beraza Dantza Eskolak eta Julian Romano Musika Eskolak ekitaldia girotuko dute, eta 2020an eta 2021ean lorpen garrantzitsuak lortu zituzten kategoria guztietako talde eta kirolariei ehun diploma baino gehiago emanen zaizkie. Batzordeak, gainera, gogorarazi du klubek berek aurkezten dituztela sariak banatzeko hautagaiak.

Kirolaren Festaren 16. edizioa da, eta Udalak eta Javier Riezu bitxi-dendak antolatu dute, Cope Tierra Estella, Cadena 100 eta Estella Lizarra FM irratien laguntzarekin.

 

 

PALMARÉS- IRABAZLEEN ZERRENDA

ESTRELLA DEL DEPORTE                        KIROLAREN IZARRA

  • 2005 Pablo Urrizelki Martínez
  • 2006 Arkaitz Peñas Irigoyen
  • 2007 Campeonato de Fútbol Sala Ciudad de Estella-Lizarra
  • 2008 Benito Ros Charral
  • 2009 Andrea Barnó San Martín
  • 2010 Javi Martínez Aguinaga
  • 2011 Maite Ruiz de Larramendi Múgica
  • 2012 Andrea Barnó San Martín
  • 2013 Ander Valentín Lasheras
  • 2014 Nelly Iriberri Villar
  • 2015 Encarna Garrido Lázaro
  • 2016 Silvia Ederra Urra
  • 2017 Ainara Elbusto Arteaga
  • 2018 Leire Aramendía Yerro
  • 2019 Oier Sanjurjo Maté

ESTRELLA DE TODA UNA VIDA                  BIZITZA BATEN IZARRA

  • 2005 Juan Arza Íñigo
  • 2006 Jesús Galdeano Portillo
  • 2007 Joaquín Jordana Arza
  • 2008 Raúl Urriza De Miguel
  • 2009 José Miguel Echávarri García
  • 2010 Jesús Garín Fernández
  • 2011 Javier Galdeano Portillo
  • 2012 Luisa Labayru Ábrego
  • 2013 Pascual López Oscoz
  • 2014 Jesús María Isaba Irujo
  • 2015 Andoni Barbarin Jaurrieta
  • 2016 Carmelo Comas Zudaire
  • 2017 Gabriel Garín Arana
  • 2018 Bruno Araiz Gaínza
  • 2019 You Soo Lim Che (Antonio Lim)
  • 2020-21 Roberto Lezáun Zubiría

ESTRELLA INCONDICIONAL                   IZAR KIROLZALE KEMENTSUA

  • 2008 Julián Díaz de Cerio Chandía
  • 2009 Victorino Urriza Sancho
  • 2010 Félix Ruiz Aldea
  • 2011 Juanjo Zudaire Garraza
  • 2012 Juan Andrés Platero Alda
  • 2013 Raúl Sanz de Arellano Armañanzas
  • 2014 Jaime Bacaicoa Fernández
  • 2015 José Torrecilla Iturmendi
  • 2016 Los 6 con 20 años en el Club Baloncesto Oncineda : Raúl Pérez Jiménez, Ricardo Miguel Jiménez, Ana San Martín Napal, Diego Ojer Barbarin, Martín Archanco Rodríguez e Igor Ránder Ayúcar.
  • 2017 Maxi Saralegui Picado.
  • 2018 Ricardo Albizu Larrucea
  • 2019 Domingo (Dino) Ruiz de Larramendi Navarro
  • 2020-21 Balbino Lana Martínez

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS