2023ko martxoak 22

Diego Garrues Garcia, trial bizikleta juniorren munduko txapelduna Abu Dhabin, ‘Kirolaren Izarra’ 2022 eskuratu du

Kirolaren festa gaur arratsaldean egin da Los Llanos Kulturagunean, Merindadeko kirolari nabarmenak omentzeko

Foto noticia

Diego Garrues Garciak, azaroaren 26an Abu Dhabin trial bizikleta juniorren munduko txapeldun izan zenak, 2022ko ‘Kirolaren Izarra’ saria irabazi du gaur arratsaldean, Los Llanos Kulturagunean egindako Estellerriko kirol-festan.

Garrues hamar finalistetako bat zen Julen Andueza Valencia (triatloia); Cristina Martín eta Tirso Santamaría Zudaire (hipika); Javier Barcos Garbayo (golfa); Ainara Elbusto Arteaga (txirrindularitza); Benito Ros Charral (trial bizi); Javier Luquin Aizpun (trinketa); David Villanueva Domínguez (arrantza); Patricia Mazo San Marcelino (tiro olinpikoa); eta Amaia Torralba Ezcurdia (badminton).

Azken hilabeteotako kirolari garrantzitsuenei dozenaka diploma emateaz gain, bi aintzatespen berezi ere banatu dira: ‘Izar Baldintzagabea’ Lizarrako Txirrindularitza Elkarteko Rafael Astiz Sanzi eta ‘Bizitza baten Izarra’ Alfredo Balerdi Agirreri (pilota).

Kirol-festa, 17. edizioa egiten duela, Javier Riezu bitxi-dendak, Cope Tierra Estella, Cadena 100 eta Estella Lizarra FM irratiek eta Estella-Lizarrako Udalak antolatu dute.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba