Ludoteca de Carnaval-Inauterietako Ludoteka 2023
20 y 21 de febrero Precio: 15 euros y 8 euros (tarifa reducida) Horario: 8.30 a 14.30 Inscripciones hasta el 13 de febrero Otsailaren 20an eta 21ean ...
Estella-Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du gaur, Landa Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, urriaren 15ean, larunbata, ospatuko dena.
“Nafarroako landa eremuko erronka feminista izanen da edo ez da izanen” lelopean elkarrekin ospatuko dugu egun hau Berdintasun Teknikaria duten toki eta lurralde entitateek. Emakumeek, beren aniztasun osoan, Nafarroako landa-eremuetako lurraldeen jasangarritasunean duten zeregina eta ekarpena aitortu nahi dugu. Era berean, arras modu aktiboan lagundu nahi dugu ingurune hori eboluzioaren, garapenaren eta aurrerapenaren adibide izaten jarrai dezan, bai ekonomiaren esparruan, bai gure herri eta landa eremuetako gizarte- eta kultura-arloetan.
Adierazpen Instituzionala.
Gaur, urriak 15, landa eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna da. “Nafarroako landa eremuko erronka feminista izanen da edo ez da izanen” lelopean elkarrekin ospatuko dugu egun hau Berdintasun Teknikaria duten toki eta lurralde entitateek. Emakumeek, beren aniztasun osoan, Nafarroako landa-eremuetako lurraldeen jasangarritasunean duten zeregina eta ekarpena aitortu nahi dugu. Era berean, arras modu aktiboan lagundu nahi dugu ingurune hori eboluzioaren, garapenaren eta aurrerapenaren adibide izaten jarrai dezan, bai ekonomiaren esparruan, bai gure herri eta landa- eremuetako gizarte- eta kultura-arloan.
Testuinguru zabal horretan, emakume guztiek funtsezko eginkizuna izan dute eta dute, eta, beraz, toki-erakundeek beren bizi-kalitatea hobetzeko lan egin behar dugu, zerbitzu publikoetara sartuz eta haien aldarrikapen eta beharrei erantzunez.
Horregatik, apustu sendoa egin nahi dugu, erronka garrantzitsuak ekarriko dituena. Erronka horiek landa-eremuan lan egiteko kontuan hartzeko estrategia izanen dira, gure lurraldeetan etorkizun oparoa, bidezkoa eta baketsua eraikitzeko funtsezkoak direlako: genero-berdintasuna landa-lurraldeetan zeharka sartzea, inguru horretako emakumeen eta nesken ahalduntzea, emakumeen parte-hartze soziopolitikoa herritar aktibo eta boteretsuak izateko, lana eta bizitza pertsonala uztartzea, emakumeen elkartegintzari eta berdintasunaren alde lan egiten duen elkarteei laguntzea eta baliabideak ahalik eta gehien optimizatzea.
Bereziki, uste dugu lehentasuna eman behar zaiela honako gai hauei:
Azken finean, toki-erakundeek gure ahaleginak bateratzen ditugu landa-eremuan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko. Horretarako, emakumeen ahalduntzean aitzinera egin behar da, eta emakumeen presentzia eta parte-hartze aktiboa areagotu behar dira bizitzako eremu guztietan. Landa-eremuko emakumeak agerian eta aintzat hartuak izatea da gure konpromisoa, eta, horregatik, bat egiten dugu emakumeen elkarteak egiten ari diren lanarekin eta haien aldarrikapenen alde egiten dugu.
Modu positiboan laguntzen jarraituko dugu, Nafarroako lurralde zabal eta askotarikoa osatzen duten herrietan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aitzinera egiteko, horrek ekarriko duen onuraz jabetuta.
20 y 21 de febrero Precio: 15 euros y 8 euros (tarifa reducida) Horario: 8.30 a 14.30 Inscripciones hasta el 13 de febrero Otsailaren 20an eta 21ean ...
Datorren astelehenean bukatuko da Lizarrako Udalak antolatu duen Gabonetako Ludotekan izena emateko epea. Abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean funtzi...
Tendrá lugar los días 27,28,29 y 30 de diciembre 3,4 y 5 de enero para posibilitar la conciliación de la vida laboral y familiar de mujeres y hombres. Lugar: San Benit...