Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko martxoak 16

Maria de Maeztu 24. Literatura Sarirako deia

Emakumeen asanbladak antolatuta, Udalaren Berdintasun Arloko babesa badu, bai antolakuntzan, bai ekonomikoki

Foto noticia

Estella-Lizarrako Emakumeen Asanbladak deitu du, antolatzailea den aldetik, Maria de Meztu 24. Literatura Saria. Jarduera honek Udalaren babesa badu, Berdintasun arloaren bidez, bai antolaketan, bai ekonomikoki, bi aldeek hitzarmen bat sinatu ondoren.

Lehiaketak bi kategoria ditu, gaztelania eta euskara, eta 1.200 euroko saria gorde du horietako bakoitzerako. Lanak edozein emakumek aurkeztu ahal ditu, 16 urtetik goiti izanez gero eta aurkezteko epea hurrengo uztailaren 20an amaituko da. Gaia librea eta testua originala eta argitaragabea izanen da. Gehienez ere hamar orriz osatua izanen da, oinarrietan adierazten den bezala. Bestalde, sari-emanaldia hurrengo urriaren 23an izanen da.

Berdintasun batzordeak berriki Emakumea eta Sormen Literarioa 23. Jardunaldiak eta Maria de Maeztu 24. Lehiaketa egitea adostu zuen, “sormen idatzia eta emakumearen proiekzioa literatura esparruan sustatzearren” helburuarekin.

Hori dela eta, Emakumearen Asanbladari 3.930 euroko diru-laguntza emanen zaio, bi jarduera horiek ekitaldi honetan antolatzeko.

Consulta aquí las bases del certamen (722 Kb)

NOTICIAS RELACIONADAS