Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 13

‘Berdintasunerantz bideratuta’ 20. Argazki Lehiaketa deitu da

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Batzordeak “Berdintasunerantz Bideratuta ” 20. Argazki Lehiaketa deitu du, emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunean sentsibilizatzeko.

Irudiak aurkezteko epea irailaren 2ra arte egonen da zabalik, eta hiru sari emanen dira: 350 euro (lehen saria), 250 euro (bigarrena) eta 150 euro (hirugarrena). Era berean, akzesitaren bat baloratu ahal izanen da irabazleen artean bertako pertsonarik eta/edo emakumerik ez badago.

NOTICIAS RELACIONADAS