Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko martxoak 17

Gazteentzako Ager Vasconum Euskarazko Literatura Lehiaketaren beste edizio baterako deialdia egin da

Lanak apirilaren 30a arte aurkez daitezke, eta ekainean banatuko dira sariak

Foto noticia

Udal hauek: Estella-Lizarra, Zangoza, Lodosa, Erriberri eta Tafalla eta Irantzuko Mankomunitateak gazteentzako euskarazko Ager Vasconum literatura lehiaketaren beste edizio baterako deialdia egin dute. Edizio hau gaur goizean aurkeztu da Tafallako udaletxean. Lehiaketak bi modalitate ditu: poesia eta narrazioa, eta Lizarrako eta Erriberriko Merindadeetako gazteei zuzentzen zaie, baita Zangozako eskualdeari ere, baina Irunberriko iparraldean dauden Pirinioetako haranak kanpo utzita.

2020an eten egin behar izan zen lehiaketa hori, Covid-19ren ondorioz, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da, eta euskarazko literatura-ekoizpena sustatzeko balio du, ikastetxeak gonbidatuz. Horregatik, irakasleen lana ere aintzat hartu da, baita Altaffaylla Fundazioak lehiaketa sortzeko emandako laguntza eta Elkar argitaletxearen eskuzabaltasuna ere, sariak ematean. Aurrekontua 5.050 eurokoa da eta 100 eta 300 euro arteko sariak banatzen dira.

Formatu horretan burutu diren lehiaketaren aurreko hiru edizioetan, 146, 154 eta 144 lan jaso ziren, hurrenez hurren, eta emakumeen parte-hartzea gizonena baino handiagoa izan zen. Azken edizioan 88 narrazio lan eta 56 poesia aurkeztu ziren.

Lanak apirilaren 30era arte aurkez daitezke, egun hori barne, eta epaimahaiaren erabakia ekainaren 7an jakinaraziko da udalen web orrien bidez. Sari-emanaldia ekainaren 18an eginen da, Tafallan. Lanak eman daitezke paperean, entitate antolatzaileen bulegoetan, edo euskarri digitalean, euskaraz@tafalla.es helbidean. Xehetasunak oinarrietan kontsulta daitezke.

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS