Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
Une berezi honetan, zuzeneko arteak ezinbestekoak dira aurre egiten diogun gizarte-testuinguru berria sentitu eta partekatzeko.
Estella-Lizarran tradizioaren, bilakaeraren eta sormenaren eragile dinamizatzaile eta bultzatzaile izateko egindako apustuari eusten dio CONFLUENCIAS/ELKARGUNEAK jaialdiak.
Estella-Lizarrako Udalak antolatzen du jaialdi hau, eta hemezortzigarren edizioa betetzen du. Diziplina anitzeko kartela eskaintzen du berriz ere, musika, zinema dokumentala eta antzerkia uztartzen dituena.
Berritasun gisa, kontzertuak bere jatorrizko lekura itzuliko dira: San Nikolas plazara, Done Jakue Bidean, San Pedro Ruakoa elizaren oinetara, Gustavo de Maeztu Museoaren parean eta hiriko udaletxe zaharraren ondoan. Bere monumentu-auzoa omentzeko eta kultura jendeari modu benetakoago eta zuzenagoan hurbiltzeko asmoa dute.
Astea uztailaren 12an hasiko da, 20:30ean, Emilio Barroso zuzendariaren Trance dokumentalarekin. Jorge Pardo musikariaren irudia aztertzen duen road movie flamenkoa da Trance. Espainiako areto handietan eta Parisen estreinatu berri den dokumental honek Los Llanos Kulturaguneko zinemetan lurreratuko du, eta sarrera doakoa izanen da.
Uztailaren 13an, asteazkena, Frai Diego Kultur Etxean, El Patio Teatro konpainiaren Conservando Memoria objektuen antzezlanarekin jarraituko du: bizitzari buruzko kantu bat eta haurtzaroari bira bat, aitona-amonen oroitzapenaren bidez. 22:00etan izanen da. Sarrera doakoa izanen da, aurreko astetik lehenago Kultur Etxean bertan erreserbatu ondoren, eta 80 lagunentzako tokia, gehienez.
Uztailaren 14an, osteguna, musika-proposamen askotarikoa eta zaindua hasiko da Neonymus-en kontzertuarekin. Neonymus Silberius Uraren musika-proiektu berezia da (https://www.silberius.com/es/ artisty/), eszenatokiaren gainean bakarrik dagoen gizona, bere ahotsarekin, ohiz kanpoko instrumentu txiki batzuk eta loop station bat ditu, eta historiaurreko garaiko eszenak iradokitzen dituzten melodiak.
Hurrengo egunean, uztailaren 15ean, ostirala, Kalakan bere ibilbidearen bosgarren estudio-albuma zuzenean defendatzeko etorriko da, Artizar, “oinarri aldaezina, artzainek mendeetan zehar erabili duten itsasargia, gure bizitzaren burua eta norabidea inoiz ez galtzeko”, eta, bere kasuan, folka beti izan da euskaraz, gaur egungo soinuekin baina esentzia galdu gabe.
Jaialdia amaitzeko, uztailaren 16an, larunbata, topaketa berri bat izanen da. Marta Gómez eta Lucía Pulido Kolonbiako kantariak eta musikagileak Lizarran elkartuko dira Cantos de Raíz izeneko kontzertu berezi honetarako. Kantu horiek Latinoamerikako folklorean inspiratutako kantak dira, eta hango jendearen erresistentziari eta kulturaren indarrari buruzko istorioak kontatzen dituzte.
Kontzertuak 21:30ean izanen dira, San Nikolas plazan. Sarrerak aldez aurretik erosi ahal izanen dira helbide honetan: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es eta hiriko totemetan ere erosi ahal izanen dira, 4 euroren truke, eta txarteldegian 5 euroren truke.
Aurreko urtean, Confluencias/Elkarguneak jaialdia interes sozialeko ondasun izendatu zuen Nafarroako Kultura eta Arteen Kontseiluak, MECNA saria, eta, horren bidez, lankidetza-eredu berri bat ezarri zuen proiektu edo jarduera kulturalak egiteko.
Joan den ediziotik, Jesús Mañeru musikariaren zuzendaritza artistikoa du. Sustraiak dituzten musikekin zerikusia duen kultur agentea baita.
Confluencias/Elkarguneak Udalaren funtsezko antolaketa eta finantzaketari eta mezenas laguntzaileen ekarpenei esker gara daiteke:
B.M. Asesores
Pipaón Electricidad
Aret
Farmacia Goyache
Caja Rural de Navarra
Gruas Zugasti
Clínica Dental Ega
Hostal Cristina
Clínica Dental Lizarra
Construcciones Osés
Clínica Dental Tierra Estella
39 Producciones
Combustibles Galdeano
Talleres Murieta
Ega Perfil
Lacunza Distribuciones
CREA imagen
Kulturarekiko konpromisoa, programazioaren, artisten eta ikusleen zaintza direla eta, ekitaldi hau ezinbesteko hitzordua da Ega hirian, uda partean. Uda honetan, inoiz baino gehiago, sentitzen, amets egiten eta esperimentatzen jarraitu nahi dugu. Zure zain gaude.
Argentinako Comediantes del Camino konpainia datorren astelehenean, abuztuaren 1ean, itzuliko da Lizarrara, Done Jakue bidean barrena egiten ari den ibilbidean, 1992an lehen b...
Datorren larunbatean, uztailaren 30ean, Estella-Lizarran estreinatuko da ‘Memoria sobre railes’ antzezlana, Vasco-Navarro trenaren protagonista diren emakumeen ahozko ...
Izenburu honekin: “Milites Dei. Ordena militarrak: Tokia gizartean eta adierazpen erlijiosoak”, programazioa Los Llanos Kulturagunean eginen da, gaur asteartea eta ostirala bitartean