Ez da komeni Ega ibaian bainatzea La Hormiga dagoen tartean
Estella-Lizarrako Udalak ez du aholkatzen Ega ibaian bainatzea La Hormiga tartean, Los Llanos parkean. 2021ean gertatu zen bezala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasun...
Hurrengo egunetan Osasun Zentroaren funtzionamendua hobetzeko asmoz, antolaketa aldaketa hau dugu: gaurtik aurrera (ekainak 20) eta irailaren 16ra arte, arratsaldeko txanda kenduko da. Horrela, Oinarrizko Osasun Laguntza (medikoa, erizaintzakoa eta administratiboa) goizez bakarrik emanen da, 8:00etatik 15:20ra. Larrialdietako zerbitzuak ohiko ordutegian jarraituko du, 15:00etatik 8:00etara.
Aldaketa horren arrazoia gaur egungo arazo ezaguna da: familiako medikuen absentziak betetzeko zailtasuna. Arazo hori bereziki larria da udan, zenbait kupo ezin baititugu etengabe bete, adibidez, zainketetarako baimenak edo lanpostu hutsak. Egoera horretan, errefortzuren bat izan arren, lan gehiena zentroko ohiko medikuek beteko dugu.
Azaldutako arazoa areagotu egiten da oporretako hilabeteetan, plantilla murrizten delako. Hala gertatzen da pediatria laguntzan, pediatra bat besterik ez baitugu izenen, eta ez udako egun guztietan. Arazo hori arintzen saiatzeko, kanpoko pediatren laguntza izatea espero dugu. Egun batzuk Osasun Zentroan eta beste batzuk García Orcoyen ospitalean kontsulta eginen dute.
Azkenik, Osasun Zentroak herritarrak animatu nahi ditu dauzkagun baliabideak egoki erabiltzera, eta, eskatzen dugu kontsultara joan daitezela gaixotasun zorrotza denean, eta, aurrerago egiteko utziko dira prozesu kronikoei, gai burokratikoei edo zitazioei heltzea.
Berriro ere gogorarazi nahi dizuegu maskara nahitaez erabili behar dela Osasun Zentroan.
Eta, azkenik, idatzirik utzi nahi dugu antolakuntza-aldaketek sor ditzaketen eragozpenak sentitzen ditugula eta zure pazientzia eta laguntza eskertzen dugula.
CECILIA ALZU GALLEGO
DIRECTORA DEL E.A.P. ESTELLA/LIZARRA
Estella-Lizarrako Udalak ez du aholkatzen Ega ibaian bainatzea La Hormiga tartean, Los Llanos parkean. 2021ean gertatu zen bezala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasun...
Bero zakarra denean, osasun arazoei aurrea hartzeko, gomendatzen da: Eguzkitik babestea, eta ez ateratzea kanpora edo ez egitea ahalegin fisikorik ordurik beroenetan (12-...
Prentsa-ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu 2022ko festen hasieraren berri emanen duten suziriak Marilys Echeverria Arroniz eta Juan Carlos Lopez Oscoz jaurtikiko dituztela....