Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailaren 19an

Foruen plazari buruz eztabaidatzeko lan-bilera egin da

Foto noticia

Hirigintza eta Proiektu Estrategikoak Batzordeak lan-bilera egin du gaur goizean, Foruen plazaren egoera, egitura eta egungo eta etorkizuneko erabilerak eztabaidatzeko.

Talde guztien ekarpenekin, hainbat elkargune ikusi dira planteamenduetan. Orain, alderdi horiek guztiak antolatuko dira hurrengo bileran erabakitzeko Udalak zer helburu ezarri dituen espazio enblematiko horretarako.

Jarraitu beharreko bidea zehaztu ondoren, egungo diseinuaren egileari, Patxi Mangadori, eta arkitektura- eta ingeniaritza-estudioei, birmoldaketa egin ahal izateko irtenbide tekniko onenak kontsultatuko zaizkie. Haren itxura hobetzea, funtzionaltasuna eta mantentze eraginkorra funtsezkoak izanen dira azken erabakia hartzeko.

NOTICIAS RELACIONADAS