Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko irailak 15

Bihar asteazkena, irailak 16, Eskola Bideak estreinatuko dira hirian.

Foto noticia

Bihar asteazkena, irailak 16, Europako Mugikortasun Astearen hasierarekin batera, Eskola Bideak estreinatuko dira hirian. Bigarren urtez jarraian Estella-Lizarrak parte hartuko du Aste honetan eta Eskola Bideekin, gazte zein haurrei, beraien autonomia bueltatu nahi diegu, beraien artean mugikortasun jasangarria bezalako kontzeptuak lantzen diren bitartean.

4 ibilbide eta 2 ordutegi desberdin diseinatu eta koordinatu dira Santa Anako, Remontivaleko eta Lizarra Ikastolako ikasleak, udal langileen eta APYMAtako bolondresen laguntzaz, beraien ikastetxeetara oinez joan ahal izatea bermatzeko, kontziliazioan ere lagunduz.

Publikoki aurkeztu zenetik urte bat pasa denean eta Hezkuntza, Kirolak eta Eskubide Sozialetako sailen azken asteko lanari esker, APYMA desberdinekin batera egindakoa, egitasmo sozial eta jasangarri hau errealitatea bilakatuko da hiriaren mugikortasun eredua aldatzen hasteko.

Info gehiago atxikitutako dokumentuetan.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS