Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 7

Bihar arratsaldez karriketako bigarren desinfekzioa eginen da

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak bihar asteazkenerako karriketako desinfekzio berri bat programatu du, Covid-19ren aurkako prebentzio-neurri gisa, joan den astean egindako esperientziarekin oso pozik geratu ondoren.

Oraingo honetan 19.30ean hasiko da inguruko eremuetan eta lehenago amaitu nahi da, 23.00-23.30 inguruan. Hori bai, bi traktore erabiliko dira baten ordez, UAGN sindikatuaren boluntarioen laguntzari esker eta Plazara! bertako produktuen merkatuan parte hartzen duten nekazariei esker.

Iragan ostegunean lehenbiziko proba egin zen, eta 35 kilometro inguru egin ziren hiriko karriketan zehar. Ia auzo guztiak egin ziren, guztira 200.000 metro karratu inguru. Aldi honetan ideia da desinfektatu gabe geratu ziren eremu horietara ere heltzea.

Berriro ur lainoztatua erabiliko da sodio hipoklorito kantitate txiki batekin desinfektatzeko. Jarduera hau biharko aurreikusi da, euri aurreikuspenik ez dagoelako eta Cespak egiten duen karriketako eguneroko garbiketa-lana indartzeko egiten da.

NOTICIAS RELACIONADAS