Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko maiatzaren 22an

‘Berdintasunerantz bideratuta’ Argazki lehiaketak aurten Susana Vera nafarrari omenaldia eginen dio

Argazkiak aurkezteko epeak irailaren 8ra bitarte iraunen du zabalik

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak ´Berdintasunerantz bideratuta” 18. Argazki Lehiaketa deitu du. Aurten, gainera, Susana Vera (Iruña, 1974) argazkilari nafarra omentzeko balio izanen du, argazkiaren Pulitzer saria irazi duen Espainiako lehenbiziko emakumea, oraingo honetan Reuters agentziak Hong Kongen gertaturiko istiluen egindako estalduragatik 2019an. Sari emanaldian bertan egonen da.

Irudiak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago eta irailaren 8an amaituko da, 12:00etan. Irailaren 9an epaimahaia bilduko da eta 11n sari emanaldia burutuko da. Hiru sari dago: lehenbizikoa, 350 euro; bigarrena 250 euro eta hirugarrena, 150 euro. Aukera bat dago accesiten bat emateko irabazleen artean Estella-Lizarrako inor eta/edo emakumerik ez badago.

Parte hartzeko 16 urte baino gehiago izan beharko dira eta hiru lan aurkez daitezke bakarrik posta elektronikoaren bidez, helbidea: enfocandohacialaigualdad2020@gmail.com

Lehiaketa honen helburua da emakumeen eta gizonen arteko Aukeren Berdintasunean sentsibilizatzea. “Orain, inoiz baino gehiago, Covid19arekin gertatu den guztiarekin eta gure bizitzetan izan dituen ondorioekin, garrantzitsua da zaintza, bizitza duina pertsona guztientzat eta tratu-berdintasuna funtsezko elementu gisa jartzea osasun-krisi hau gainditzeko. Berdintasuna funtsezkoa da eta argazkilaritzak ere lagundu diezaguke horretan. Oraingo egoera bai etxe barruan eta bai kanpoan nola bizi dugun ikusteko aukera dugu” adierazi du berdintasun teknikariak, Tere Saez.

Bases del Concurso ‘Enfocando hacia la igualdad 2020’