Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko maiatzaren 27an

Berdintasun Arloak nabarmendu du genero-ikuspegia sartzeko beharra Covid-19ko krisialditik ateratzeko planetan

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, eta bereziki Berdintasun zinegotzigoak, eginiko azken batzordearen ondoren berretsi du “gure konpromiso irmoa agenda politikoan lehentasunezko lan-lerroei eusteko eta saiatzea genero-ikuspegia txertatzeko COVID-19ak eragindako osasun-, ekonomia- eta krisialdi sozialari erantzuteko eginen diren plan eta estrategietan, baita COVID ondokoetan ere, Udalbatzaren arlo guztietan”, Berdintasun zinegotziak, Magdalena Hernández, adierazi duen bezala.

Gaurko krisialdiarekin, emakume askoren egoera larriagotu da eta, Berdintasun Arlotik adierazi duten moduan “proposamen batzuetan lan egiten ari gara, era zeharkakoan, inor kontziliazio baliabiderik gabe gera ez dadin. Inork ez dezala aukeratu behar familia zaintzearen edo bizi, lan egin, ikastearen artean. Erantzunkidetasuna ere azpimarratu nahi dugu. Zainketa ez da emakumezkoen gauza”, dio teknikariak, Tere Saez. Hortik beste udal batzuekin batera egindako kanpaina, ´Bizitzak erdigunean´ izenburuarekin.

 

KANPAINA ETA JARDUERAK 

Halaber, Udaleko gainerako arloekin zeharkakotasunez lanean jarraitu behar dela azpimarratu dute, berdintasun politika publikoak ikerketen eta irtenbideen erdigunean egon daitezen; indarkeria matxista prebenitzeko eta biziak erdigunean jartzeko, zainketei garrantzia emanez, erantzukizunaren balioa eta baliabide zehatz eta espezifikoen beharra nabarmenduz, hainbat lerro, esaterako:

Emakumeen ahalduntzea, mugimendu soziatiboaren eta mugimendu feministaren lanaren garrantzia azpimarratzea, edo zainketak ikusaraztea, bizitzaren jasangarritasuna gauzatzen baitute, bizitza erdigunean jarri.

Indarkeriari dagokionean, Poliziarekin, EAIVarekin, Gurutze Gorriarekin… koordinaturik, tokiko protokoloarekin indarkeria matxista mota guztiei arreta ematea ahalbidetuko duena. Gainera, ´Done Jakue Bidea adeitsua eta segurua emakumeentzat´ programarekin jarraitzen dute (irailaren 13ra atzeratuta), EMAKUMEON-NOSOTRAS programa eta Berdintasun Arloaren ebaluazio prozesua.

Jarduera on-line eta aurrez aurrekoetan lan egiten ari da irailetik aitzina eta Arloak bi lan-proiektu sustatzen ditu: ´Emakumeak bidea irekiz´ eta ´Emakumeak on-line eta pertsonalizaturiko salmentaren merkataritzan”, Nafarroako Gobernuaren laguntzaren zain.

Hau da, berdintasun politika publikoen eraginaren ebaluazioak aurrera jarraitzen duela, nahiz eta egoerari egokiturik, eta herritarren parte hartzea eskatzen da, on-line edo aurrez aurre, taldeetan, arautegi soziosanitario berriari egokituak.

Bestalde, urrirako atzeratu da ´Estella-Lizarra, hiri berneratzailea´ programa. Horri buruzko informazioa batzordean eman zen, bertan barneko prestakuntza adostu zen Udaleko politikarientzat eta langileentzat.

JARRAIPENA SAREAN ETA FACEBOOKEN

Berdintasun Arlotik aholkua ematen da Udalaren web-gunea jarraitzeko, zehazki Berdintasunaren atala, baita Arloaren Facebook orri berria ere.