Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko ekainaren 01ean

Berdintasun Arloak herritarrei eskatzen die Generoaren Inpaktua herrian Ebaluazioari buruzko ikerketan parte har dezaten

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak herritarrei gonbitea egiten die beren iritzia eman dezaten herrian egiten ari diren Berdintasunaren politika publikoekin zerikusia duena, helburua da etengabe hobetzen jarraitzea.

Izan ere, oroituko denez, 2020ko urtarriletik Generoaren Inpaktua herrian Ebaluazioari buruzko ikerketa egiten ari da, Igual-ar aholkularitzaren bidez, Berdintasun Arloak eskatua eta COVID-19agatik eten behar izan zena. Gizonek eta emakumeek, oro har, politika eta jarduera publikoetatik onura baliokidea lortzen duten edo desberdintasun-egoerak gertatzen diren jakin behar da.

Orain bereziki, COVID-19aren krisialditik irteerarekin, herritarren iritzia ezagutu nahi da, kontziliazio zerbitzuetan, ludoteketan, udalekuetan, jubiloteketan, erantzukizunaren sentsibilizazioan, aitatasun baimenak, lan-eskubideak, matxista eta sexu-indarkeriei arreta, arreta-protokoloak, zainketen balioaren eta etxeko-lanen onarpena, edo orain hilabete batzuk egin zen Escape Rooma.

Iritziak eman ahal dira honekin batera atxikitzen den inkesta betez, posta elektroniko honetan: consultoria@igualarnavarra.com edo telefono hauetan: 617 864 814 eta 686 156 827

Encuesta Estella-Lizarra