Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko uztailaren 08an

Berdintasun Arloak doako flamenko-tailerra antolatu du abuztuko astearteetarako

Helburuen artean, emakumearen ahalduntzea bilatzea, kultur trukea bultzatzea eta emakume ijitoak artearen bidez integratzea

Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak doako flamenko-tailerra antolatu du abuzturako, aire zabalean. Emakumeek autonomia handiagoa izateko ahalduntzea sustatzea, eta, horrez gain, kultura-trukea eta aniztasuna, emakumeen osasuna eta ongizatea, eta artearen ezagutzeren bidez emakume ijitoen gizarteratzea bultzatzea ditu helburu.

‘Berdintasunerantz Takoneatzen” Toño Jimenezek emango du, abuztuaren 4an, 11n, 18an eta 25ean, 18:30etik 20:00etara, La Merced auzoan. Ikastaro hau dohainik antolatu da, pertsonak zaintzeko baliabiderik ez izateagatik COVID-19aren ondorioak gehien jasan dituztenak zaintzeko.

Argibide gehiagorako edo izen emateko, 948 548237 edo 690 225774 telefonora dei daiteke. Halaber, bidali mezu elektroniko bat igualdad.berdintasuna@estella-lizarra.com helbidera.