Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko uztailaren 14an

Berdintasun Arloa da Lizarran Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurrean Jarduteko Koordinaziorako lehen Protokoloaren prestaketaren buru

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak 2019tik lanean ari da, beste erakunde eta baliabide publiko eta pribatuekin batera, besteak beste, polizia-kidegoekin batera, herrian emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko I. Koordinazio Protokoloa prestatzen. Dokumentu hori Udalbatzak udatik bueltan babestu nahi du.

Protokolo honen helburua da esku-hartze arina, koordinatua, espezializatua, integrala, kalitatezkoa eta genero ikuspegiarekin bermatzea, toki entitatean presentzia duten eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean esku hartzen duten erakunde eta eragile guztien artean, foru legeriak jasotako edozein indarkeria mota barne hartzen duelarik.

Era berean, protokoloaren helburuak hauek dira: arreta ona, sentsibilizazio ona emateaz gain eta prestakuntza egokia herritarrentzat, emakumeen aurkako indarkeria baztertzeko.

Dokumentua oso aurreratuta dago, eta, prestakuntza-prozesuan zehar, parte hartzen duten erakunde eta eragileekin baterako prestakuntzak egin dira, irizpideak bateratzeko eta bilera zehatzagoak egiteko.

Azkena joan den ekainaren 24an egin zen, konfinamendu-hilabeteetako arreta nolakoa izan den aztertzeko eta hobekuntzak proposatzeko. Guardia Zibilak, Foruzaingoak, Udaltzaingoak, IEAk (Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntza Integrala emateko Taldea) eta Berdintasun Arloak ere parte hartu zuten.