2020eko urriak 8

Beatriz Lacarra eta Héctor Lezaunek Los Llanosko Skate Parkeko grafiti-hormairudiaren lehiaketa irabazi dute

Horien proposamenak ´Skateboarding California Dream’, girotuko du instalazioa aste gutxi barru, eta 1.000 euroko saria jasoko dute.

Beatriz Lacarra Martínez de Ibarreta eta Héctor Lezaun Pegenaute Lizarratarrek egindako diseinu batek, ‘Skateboarding California Dream’ izenekoak, irabazi du Los Llanosko Skate Parkeko Grafiti-Hormairudiaren lehiaketa, Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Arloak antolatua. Beraz, haren proposamenak 1.000 euroko saria jasoko du dirutan, eta hurrengo asteetan izanen da skate parken pintatuko den diseinua.

Diseño ganador. 'Skateboarding California Dream'

Diseño ganador. ‘Skateboarding California Dream’

Guztira, hamaika proposamen aurkeztu ziren lehiaketara ezarritako epean, eta azken emaitza oso berdintsua izan da. Epaimahaiak bozketa egin ondoren, bost diseinu finalista geratu ziren, eta, gero, astebetez, herri-bozketa egin zen. Epaimahaiaren botoen eta herritarren botoen baturatik atera da proiektu irabazlea eta beste hiru diseinuek 100 euroko saria jasoko dute dirutan. Nabarmentzekoa da 1.770 lagunek bozkatu zutela webgunearen bidez bost finalistak baloratzeko.

DISEINU IRABAZLEA

Diseinu irabazleak, proposamenean autoreek azaltzen duten moduan, “forma sinpleak eta kolore oso deigarri gutxi” erabiltzen ditu, “skate Brand” estiloko ikono eta esaldi laburrekin. Hori guztia 80ko hamarkadako Kaliforniako estetikarekin. Obra pintatzeko, batez ere arrabolarekin eta esprai pixka batekin aplikatutako pintura plastikoa erabiliko dute. Bestalde, ikonoak eta esaldiak txantiloietatik edo biniloetatik abiatuta eginen dira.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Pantaila erraldoia + DJ

Estella-Lizarrako Gazteria Arloak 7 metroko pantaila erraldoia jarriko du Foruen plazan, Errege Koparen finaleko partida jarraitzeko. Partida Sevillan jokatuko da maiatzar...

Volver arriba