Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 15

Batzordeak eta kide anitzeko organoak eratzeko Udalbatza apirilaren 20an eginen da era telematikoan.

12:00etan hasiko da eta batzordeen aldizkakotasuna edo ordainsari-erregimena ere ezarriko dira

Foto noticia

Batzordeak eta kide anitzeko organoak eratzeko Udalbatza apirilaren 20an eginen da era telematikoan.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 38. artikuluak xedatutakoaren arabera, Alkatea izendatzen duen Udalbatzaren ondoko 30 eguneko epearen barnean, Osoko Bilkura bat egin beharko da argibide batzordeak eratzeko eta Udalak dituen kide anitzeko organoetan arituko diren ordezkariak izendatzeko ere.

Udalbatza hori, zeinean Osoko Bilkuren aldizkakotasuna edo ordainsari erregimena ere ezarriko baitira, hurrengo astelehenean, apirilaren 20an, 12:00etan eginen da, eta era telematikoan burutuko da.

Gai-zerrenda: https://bit.ly/3ablUZp

NOTICIAS RELACIONADAS