Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko azaroak 9

Trans pertsonen errealitatea ikusarazteko urrian antolatutako jardueren balantze oso ona

Urrian, beste hainbaten artean, Trans mugimenduak bultzaturik konkretuki 2007an, Stop Trans Patologization plataformak bultzaturik, Trans pertsonen errealitatea ikusarazi eta despatologizazioa aldarrikatzeko ekintzak burutzen dira. Hauen artean, urriko hirugarren larunbatean TRANS DESPATOLOGIZAZIO eguna burutzen da.

Aurten Lizarran, bertako Berdintasun sailak, Gaztediaren sailak, Safikak, Egakumek eta Kattalingune Nafarroako Gobernuko LGTBI+ Zerbitzuak, ostegunero, Udaletxeko beheko solairuan (Berdintasun sailean) 11:00etatik-19:00ra modu presentzialean arreta ematen hasi dena, elkarlanean hainbat ekintza prestatu dituzte.

Honetaz beste, Fenix, LGTBI+ errefuxiatuengana, migratuengana eta kolektibo minoritarioengana laguntza emateko elkarteak bere proiektuaren barruan ere, ekintza ezberdinak proposatu dituzte Lizarran egiteko. Hauen artean “Motibatzen duten istorioak” Trans pertsonen testigantzak jasotzen zituen mahai inguru bat Txoko Feministan eta  LGTBI+ errealitatea humorearen bidez jorratzeko, Klun baten eskutik Gaztediaren etxean.

Lizarrako eragileek sustatutako ekintzen artean, alde batetik, gaztediarengana zuzendutako “Trans hitzarekin zalantzak” argitzeko buzoia eta QR linka zabaldu dira hiriko kaletan eta bigarren hezkuntzako zentru publikoetan. Azken honetarako, Lizarrako Udaletxeko Gizarte Zerbitzuekin elkarlana egin da. Ondoren, German Urteaga aktibistaren esperientzia eta hitzekin hausnartzeko aukera jarraitu du Herriko tabernan. Urria osoan zehar ere, Lizarrako liburutegiarekin batera, Trans errealitatea ikusaratzeko liburutegiko material guztiekin esposaketa bat egin da, ipuin, komiki, film etab ezberdinekin. Azken honetan ere, Kattalinguneren eskutik, I.P Remontivaleko 6.mailako ikasle guztiak Trans hitza gehiago ezagutzeko bisita gidatu bat egin dute.

Lizarrak TdeTransLizarra Hastag-aren bidez Trans errealitatea ikusarazteko lekukoa hartu du aurten, bide batez ere,  sexu eta genero aniztasuna ereiteko pausoz pauso aurrera ekinez.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS