Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko ekainak 25

Auzo-kontseilu bat egiteko deialdia egin da Arietan, ‘Biribil’ proiektuari ekarpenak egin ahal izateko

Auzokideak parte hartzera gonbidatzen dira datorren ostegunean, uztailak 2, 19:30ean, Remontival IPko areto nagusian

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak Auzo Kontseilua deitu du datorren ostegunean, uztailaren 2a, Arieta auzoko bizilagunek ‘Biribil’ hirigintza proiektuaren xehetasun guztiak ezagutu eta ekarpenak egin ditzaten. 19:30ean izanen da, Remontival ikastetxeko areto nagusian.

Esan bezala, hirigintza taktikoko proiektu bat da, diru askorik ordaindu gabe hiri atseginagoa eta jasangarriagoa garatzea helburu duena. Kasu honetan, trafiko-pilaketa handia eragiten duen eremua arindu nahi da, une jakin batzuetan Lizarraldea BHIko, Remontival Ikastetxe Publikoko eta Arieta Haur Eskolako ikasleak han pilatzen baitira. Horrez gain, hiriko eremu horretan ere Valdelobos eta Trenbide Berdea lotzen dira.

Azken hilabetean, hasierako proiektua aurkeztu ondoren, hezkuntza-komunitatearen eta herritarren ekarpenak jaso dira, eta orain auzokideei prozesuaren azken fase horretan parte hartzeko gonbita egiten zaie erabakiak hartzeko, hori bai, lortu beharreko muga tekniko eta objektiboen barruan.

Asmoa da sartzeko errei bakarra egitea Errekoletetatik San Juan zubian barna, bertan espaloiak handituz, eta handik eta biribilguneraino oinezkoentzako gune handi bat sortuz, eserlekuak eta abar izanen dituena. Xehetasun guztiak azaldu dituzte gaur prentsaurrekoan Koldo Leoz, Alkateak, eta zinegotzi hauek, Maider Barbarin, Hezkuntza; Landa Garapeno eta Ingurumen, José Miguel Peréz de Eulate; eta Herritarrekiko Harremanak, Unai Errazkin.

NOTICIAS RELACIONADAS