Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko otsailak 18

Baimenduta dago taberna berezien eta diskotekaren ordutegia zabaltzea biharko, Herri Inauteriaren Eguna, eta datorren larunbaterako, Inauteri Anitzaren inauteriaren egunerako

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak baimena eman du herriko taberna berezien eta diskotekaren ordutegia zabaltzeko, bai biharko gauean (Herri Inauteri Eguna), bai hurrengo larunbatean (Inauteri Anitza).

Biharko goizaldean, taberna bereziak igandeko 5:30ak arte irekitzen ahalko dira eta diskoteka 8:00ak arte. Bestalde, datorren larunbatean, otsailak 26, taberna bereziek 7:00etako muga izanen dute eta diskotekak, berriz, 9:30ean itxi ahalko du.

Udalak gogorarazi du establezimenduen barruan maskara eraman eta behar bezala jarri behar dela, beste prebentzio neurri batzuen artean, hala nola, eskuen higienea edo, oro har, bizikide ez diren pertsonekin 1,5 metroko distantzia errespetatzea.

NOTICIAS RELACIONADAS