Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko maiatzak 22

Arieta Haur Eskolako aurrematrikula astelehenean, maiatzak 25, irekiko da eta telematikoki eginen da

Interneten sartzeko aukerarik ez duten familiek bakarrik aurrez aurre egiteko eskatu ahal izanen dute aurretik hitzordua eskatuta. Udalaren webgunetik eginen da, www.estella-lizarra.com, epea ekainaren 5era bitarte

Foto noticia

Hurrengo astelehenean, maiatzaren 25ean, matrikulazio epea hasiko da 2020/2021 ikasturterako Arieta Haur Eskolan, Udal-titulartasuna duena. Bizi ari garen aparteko egoera dela eta, aurrematrikula martxoan atzeratu zen eta hurrengo egunetan eginen da telematikoki Udalaren Web-orritik, www.estella-lizarra.com. Horretarako gune bat prestatuko da webgunearen barnean. Hemen.

Bakarrik interneten sartzeko aukerarik ez duten familiek aurrez aurre egin ahalko dute, hori bai, aldez aurreko hitzordua eskatuta telefono honetan 948 552039 (astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 14.00etara) edo emailen bidez, arieta@estella-lizarra.com

Aurrematrikulatzeko epea ekainaren 5ean amaituko da eta uztailaren 1ean behin behineko zerrenda argitaratuko da. 1etik 6ra erreklamazioak egin ahalko dira, eta uztailaren 17an behin betiko zerrenda eta itxaron zerrenda argitaratuko dira. Horregatik, matrikula uztailaren 17tik 24ra egin beharko da.

Prozesu osoan zehar, eta zalantzak argitzeko, eskolarekin jar daiteke harremanetan adierazitako telefono eta posta elektronikoan.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS