Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko apirilak 26

Arieta auzoko bizilagunek bilera eginen dute ostegun honetan Energia Komunitate bat sortzeko, Udalak hiriko eremu horretan sustatzen dituen instalazio fotovoltaikoez baliatu ahal izateko

Datozen hilabeteetan eginen den partaidetza-prozesuaren hasiera izanen da

Estella-Lizarrako Udalak informazio-bilera baterako deia egin die Arieta auzoko bizilagunei apirilaren 28an, osteguna, 19:00etan, Remontival ikastetxe publikoan. Bilera horretan, auzoan Energia Komunitatea sortzeko parte-hartze prozesua aurkeztuko da.

Fakturetan, Udalak hiriko eremu horretan sustatzen dituen instalazio fotovoltaikoen onurak jasotzen ahalko ditu komunitate horrek. Energiaren zati bat udal eraikinen kontsumorako erabiliko da, baina beste ehuneko batek, oraindik itxi gabe dagoenak, proiektu pilotu honetan parte hartu nahi duten pertsonen fakturak murrizteko balioko du.

Komunitate horrek, trukean, konpromiso batzuk hartu beharko ditu, hala nola antolatzen diren bileretara joatea, mantentze kuota batzuk ordaintzea, sinbolikoak izanen direnak, etab. Momentuz, parte hartzeko prozesua martxan jarrita, talde eragile bat sortuko da, komunitatearen garapenaren buru izanen dena, horretarako trebatuz eta gaituz.

Parte-hartze prozesu hori, Artelan aholkularitza kudeatzen duena, eta prozesu legal eta teknikoa Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak diruz laguntzen ditu, Udalak ekimen hori abian jartzeko egin zuen proposamenari erantzunez. Aldez aurretik, Udalak proiektua Foru Gobernua martxan jartzen ari den horrelako ekimenetan sartzea eskatu zuen.

Izan ere, Udala, azken urteotan, klima-aldaketari aurre egiteko ekintzak egiten ari da hainbat alderditatik, hala nola energia-eraginkortasunaren alde edo mugikortasunean eta kontsumoan aldaketa bat sustatuz.

Ondoren, arlo legalaz Arankoa aholkularitza arduratuko da eta alderdi teknikoaz, berriz, Kisar aholkularitza.

 

NOTICIAS RELACIONADAS