Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abenduak 15

Hiriko kirol klubei (oinarrizko kirola dutenei eta ez dutenei) eta aisialdiko klubei (85.000 euro) dirulaguntzak ematea onartu da

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzordeak oinarrizko kirola duten eta ez duten hiriko kirol klubei eta aisialdiko klubei 2021. urteari dagozkion dirulaguntzak ematea onetsi du. Guztira, 85.000 euro erabiliko dira, klub horien defizita arintzeko erabiliko direnak, diru-laguntzei buruzko legediak ezartzen duen bezala.

Mendizale Elkarteak 4.662,31 euro jasoko ditu aisialdi-elkarteetarako diren 10.000 euroetatik, eta partidako soberakina oinarrizko kirola duten eta ez duten kluben dirusaileko 75.000 euroei gehitzen zaie; beraz, 80.000 baino gehixeago dira.

Kontusail horretan, klub bakoitzak kopuru hauek jasoko ditu:

  • San Miguel kluba, pilota, 16.382,84 euro.
  • Lizarreria Eskubaloi kluba, 11.511,29 euro.
  • Oncineda Saskibaloi kluba, 11.208,17 euro.
  • Izarra Kirol Kluba, 10.071,14 euro.
  • Bádminton Estella kluba, 9.959,61 euro.
  • Bádminton Belmecher kluba, 8.605,13 euro.
  • Lizarra Txirrindulari Elkartea, 7.938,82 euro.
  • Tri Ur Gazia kluba, 3.171,93 euro.
  • Ega Kayak kluba, 889,72 euro.
  • Estella Squash kluba, 599,02 euro.

Esan bezala, zenbateko horiek kluben defizit ekonomikoak estaltzeko dira. Horietako bosten kasuan (Mendizale Elkartea, CD Izarra, Bádminton Belmecher, Tri Ur Gazia eta Club Ega Kayak), aurkeztutako defizit osoa estaltzen da.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS