Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko ekainaren 27an

Adierazpen Instituzionala, gure herrian emakume baten aurka izan den indarkeria kasu berri baten aurrean

Lizarrako Udaleko talde politiko guztiek, gure herrian emakume baten aurka izan den indarkeria kasu berri baten aurrean,

Hau adierazten dugu:

  • Emakumeen aurkako indarkeria giza eskubideen urraketa da, eta emakumeen oinarrizko askatasunei erasotzen die. Eraso horiek gizonak emakumeen gainetik jartzen dituzten botere-harremanetan oinarritzen dira, eta emakumeak gizonekiko mendetasun-egoeran bizitzea dute helburu, beldurrak sortuz.

 

Horregatik, erabaki dugu:

  • Erasoa jasan duen emakumeari eta erasoren bat jasan ahal duen edozein emakumeri Lizarrako Udaletxearengandik elkartasuna eta babesa adieraztea. Kalea, gaua, eguna pertsona guztien gozamenerako dira, eta emakumeek beldurrik gabe okupatzeko eskubidea dute. Ezerk ez du justifikatzen emakumeek beren askatasuna eta segurtasuna galtzea. Emakumeek beren harremanei, gorputzari eta sexualitateari buruz erabakitzeko duten eskubidea aldarrikatzen dugu.
  • Sexu-eraso honen eta, oro har, gure gizartean gertatzen den edozein motatako eraso, indarkeri edo jarrera sexistaren aurkako gaitzespena berrestea. Udalak ahalengina egingo du, kasu konkretu honetan eta beste guztietan, inolako zigorgabetasunik izan ez dadin.  Horregatik -Berdintasun Politikak bultzatuz- konpromisoa hartzen dugu emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko, segurtasuna hobetzeko eta ingurune guztietan emakumeen askatasuna erabat gauzatzen dela bermatzeko lanean jarraitzeko.

• Herritarrei eskatzea emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean axolagabe ez egoteko eta tolerantzia eta inpunitate zero jarrera izateko, eraso matxisten aurrean erantzukizun indibidual eta kolektiboa hartuz.

• Mugimendu feministak gaur 20:00etan egindako deialdira atxikitzea eta herritarrak animatzea arrazoi hori dela-eta deitzen diren protesta eta arbuio-ekitaldietan parte hartzera.

• Lizarrako Udala bezala prozesu judizialean pertsonatzea.