Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko maiatzak 7

Maiatzaren 7ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiak.

Foto noticia

Maiatzaren ohiko osoko bilkura gaur egin da, 12.00etan, berriro era telematikoan, bideokonferentziaren bidez. Bilkura zuzenean ere jarraitu ahal izan da Udalaren YouTubeko Kanalaren bidez, 17 zinegotzietatik 10 konektatu dira. Navarra Sumaren zinegotziek ez dute parte hartu.

Halaber, Hirigintza eta Proiektu Estrategikoak Batzordeburua, Uxua Domblas zinegotziak (EH Bildu), lan- eta lanbide-arrazoiengatik  zinegotzi karguari uko egin diola jakinarazi zuen.

Jarraian, eztabaidatutako puntuak eta bozketaren emaitza zehazten dira.

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

1.- 2020ko martxoaren 12ko ohiko osoko bilkuraren, eta 2020ko martxoaren 24ko eta apirilaren 20ko ez ohizko bilkuren aktak irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen Ebazpenak eta Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

AHO BATEZ ERABAKI DA

3.- Jakitera eman, Argibide Batzorde Iraunkorrak osatzen dituzten kideen –titularrak eta ordezkoak- berri eman Udalbatzari, 2020ko apirilaren 20ko Osoko Bilkuran hartutako erabakia betetzeko.

JAKINAREN GAINEAN

 

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

4.- Jakitera eman, aurrekontuaren betetze egoera eta diru-zaintzaren mugimenduak eta egoera, 2018ko abenduaren 31ko datarekin.

JAKINAREN GAINEAN

 

5.- Jakitera eman, aurrekontuaren betetze egoera eta diru-zaintzaren mugimenduak eta egoera, 2020ko martxoaren 31ko datarekin.

JAKINAREN GAINEAN

 

6.- Hasiera batez onestea, bidezkoa bada, Estella-Lizarrako Udaleko eta bere organismo autonomoen Plan Ekonomiko-Finantzarioa, 2019ko ekitaldia ixtean gastu- araua eta egonkortasuna ez betetzea dela medio.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

7.- Hasiera batez onestea, bidezkoa bada, titulartasuna aldatzeko eskaera Estella- Lizarrako Los Llanos Kulturaguneko Bar-Kafetegia kudeatzeko eta ustiatzeko emakidaren Administrazio-kontratuan.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

8.- Berresta, bidezkoa bada, 178/2020 Alkatetzaren Ebazpena, 2020ko apirilaren 30ekoa, zeinean 4. aurrekontu aldaketa onesten baita, Kreditu berezia eta Kreditu gehikuntza, 231 gastuen programan, COVID-19aren pandemiaren ondorioei aurre egiteko.

ONETSITA. BAI 9 (EH BILDU, GEROA BAI ETA ATXIKI GABEKO BI ZINEGOTZIAK); ABSTENTZIOA 1 (PSN)

 

9.- Berrestea, bidezkoa bada, 2020ko apirilaren 30eko Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako akordioa, horretan, Estella-Lizarrako Los Llanos Parkean kokaturik dagoen “Chiringito La Hormiga”ren errentamendu-kontratua esleitzeko lizitazio-prozeduraren etendura kentzea onetsi baitzen, taberna moduan ustiatzeko,  2020ko  martxoaren 12ko Osoko Bilkurak lehenago onetsitakoa.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

10.- Behin betiko onestea, bidezkoa bada, hiri-jarduketarako plan berezia Estella- Lizarrako Udal Plan Orokorraren APA-5ean, ISGA inmuebles SAk sustatua.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

11.- Onestea, bidezkoa bada, titulartasuna aldatzeko eskaera Udal Hilerriko, “A” eremuko Erdiko Iparraldean dagoen 9. zenbakiko panteoi bodegarena.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS