Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailak 12

Irekita dago Escuela Infantil Arieta Haur Eskolan tokia erreserbatzeko epea

Foto noticia

Escuela Infantil Arieta Haur Eskolak datorren astelehenean, otsailaren 15ean, eta datorren ostiralera arte, otsailaren 19an, irekiko du egun eskolan matrikulatuta dauden seme-alabak dituzten familiek hurrengo ikasturterako plaza bat erreserbatzeko epea. Ohiko kudeaketa da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren jarraibideen arabera, eta aurreinskripzio kanpainaren aurretik egiten dena.

Plaza erreserbatzeko, eskaera PDF formatuan jaitsi behar da, ikastetxean posta elektroniko bidez ematen ari dena, edo Udalaren web orritik ere lortu daiteke, www.estella-lizarra.com Gaztelaniaz zein euskaraz ematen da.

Bete ondoren, ostiralean, otsailak 19, 12:00ak baino lehen entregatu daiteke eskolan (eskura edo posta elektroniko bidez) edo Erregistro Elektronikoan sartu Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/ helbidean.

Eskolan ematen bada, eskola bera zuzenean arduratuko da eskabide guztiak ofizialki erregistratzeaz.

DESCARGA DE SOLICITUDES

RESERVA DE PLAZA (CASTELLANO)

IKASPOSTUA GORDETZEKO ESKAERA (EUSKARA)

NOTICIAS RELACIONADAS