Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko maiatzak 26

Ekainaren 6ra arte irekita egonen da 2021 Partaidetzako Aurrekontuetan proposamenak aurkezteko epea

Foto noticia

Gaurtik, maiatzaren 26a, eta ekainaren 6ra arte aurkez daitezke inbertsio-proposamenak Estella-Lizarrako Udalaren 2021 Partaidetzako Aurrekontuetan. Prozesua, xehetasunez, Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzi Unai Errazkin Peñak eta alkate Koldo Leoz Garciandiak aurkeztu dute gaur arratsaldean, eta gogorarazi dute egun hauetan informazioa postaz bidali dela etxeetara.

Aurkezpenean azaldu dutenez, 100.000 euro arte erabiliko dira berriro Partaidetzako Aurrekontuetan boto gehien jasotzen dituzten lau proiektuak gauzatzeko (25.000 euro bitarte bakoitza).

16 urte bete dituzten erroldatu guztiek aurkeztu ahal izanen dituzte proiektuak eta botoa eman ahal izanen dute, eta, berritasun gisa, Covid-19k sortutako egoeraren aurrean, bozketa udalaren web orriaren bidez (www.estella-lizarra.com) eta parte hartzeko postontzien bidez egin ahal izanen da, ekainaren amaieratik uztailaren hasiera arte.

Aurretik, aurkeztutako proposamen artean batzuk aukeratuko dira eta bideragarriak eta egingarriak diren egiaztatuko da. Proposamen horiek ekainaren 6ra arte aurkez daitezke udal bulegoetan, Partaidetza Postontzietan, Alkatetzaren edo Udaltzaingoaren bulegoetan, banatuko diren inprimakiak betez. Webgunetik ere deskarga daiteke, eta posta elektronikoz bidali helbide honetara: participacion.partaidetza@estella-lizarra.com

FORMULARIO PARA PRESENTAR PROPUESTAS

NOTICIAS RELACIONADAS